XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mendian ibiltzeko zenbait gomendioMendiaren inguruan eman daitezkeen gomendioak asko dira.
Teoria eta praktika urrun gelditzen dira sarri, baina jakinaren gainean egotea hobe da beti.
Hona hemen horietako batzuk:
Botak erosterakoan egunaren bukaeran egitea da onena, orduan oina bere hartan egoten baita.
Botak eroso eduki behar dira.
Oinetako zauriak ez gertatzeko bi galtzetin eramatea komeni da.
Lehena fina izango da, hankari ondo lotuta doana eta azalaren ordeko moduan egingo duena.
Gainekoa lodiagoa.
Gaur egun gero eta motxila erosoagoak egiten dira.
Motxila, bizkarretik ahalik eta gertuen eraman behar da.
Motxilaren grabitate zentrua eta gurea leku antzekoan geldituz.
Sakua behean eramango da.
Erdian pisutsuena eramatea komeni da.
Goian berriz gauza arinak.
Motxilatik kanpora berriz, ahalik eta gutxien eramango da, arriskutsua izan daiteke eta.
Sarritan edatea komeni da, baita egarririk ez dagoenean ere.
Horregatik komeni da ondo elikatzea, bai mendian bertan eta baita lehenago eta ostean ere.
Mendira irteera egitean, zein kirol mota egitera goazen eta mendiak dituen ezaugarriak kontutan izan beharko dira.
Nolako egoera, halako irtenbidea bilatu beharko da.
Badugu mendiaz gozatzeko aukerarik baina norberaren indarraren mugak noraino heltzen diren kontutan izanik ibili beharko dugu.